Irainduen Gerra

Irainduen Gerra (katalanez, Guerra dels Malcontents) 1827 urtean Fernando VII.ak, Hirurteko Liberala bukatu eta absolutismoa berrezarri arren, abian jarri zituen ustezko kutsu liberaleko politiken aurka, hala nola politika zentralisten aurka, gertatu ziren matxinada absolutistak izan ziren, Lehen Karlistaldiaren aurrekaritzat har daitekeena. Matxinada horiek Katalunian izan ziren bereziki, baina gertatu ziren baita Aragoin, Valentzian, Andaluzian eta Hego Euskal Herrian ere. Katalunian, 1827ko udaberrian zehar buruzagi militar batzuen altxamenduak izan ziren, baina azkenean militar horiek errenditu eta indultua onartu zuten. Udan altxamendu berriak izan ziren, eta matxinatuak Katalunia erdialdeko eskualde zabala kontrolatzera heldu ziren. 1827ko irailean, Fernando VII.a Tarragonara jioan eta matxinada indargabetu egin zen guztiz. Matxinadaren buruzagietako batzuk exekutatu eta beste batzuek Frantziara ihes egin zuten, eta ehunka matxinatu Ceutara deportatuak izan ziren.