Iraultza Berdea

Iraultza Berdea 1940-1970 bitartean munduko hainbat herrialdeetan izan zen nekazaritza-produktibitatearen gehikuntza itzela izan zen, munduan azkar hazten ari zen populazioa elikatzea ahalbidetu zuena, baina aldi berean ingurumen arazo larriak ere ekarri zituena. Iraultza Berdearen aitzindaria Norman Borlaug ingeniari agronomoa izan zen. Borlaug-ek arto, gari eta beste hazkuntza batzuetan produktibitatea bidertzeko ahaleginak egin zituen 1943tik,  genetika baliatuz landare barietate berriak, emankorragoak eta sendoagoak,  eta izurriteen aurkako sintesi bidezko produktu kimikoak erabiliz. Borlaugen metodoak munduko hainbat herrialdetara zabaldu ziren, hala nola Mexiko, Txina, India, Pakistan, Turkia, Espainia eta Argentinara.

Landare barietate berriekin eta sibtesi bidezko produktuekin batera, Iraultza Berdeak monolaborantzan eta nekazaritza intentsiboan oinarritu zen, ur kantitate handiekin, eta ongarri eta plagizidak erruz baliatuz. Iraultza Berdeari esker, gosetearen mamua aldendu bazen ere, urte batzuren buruan arazo larriak ekarri zituen, metodo berriek lurraren emankortasuna galbidean jarri zutelako eta horren ondorioz gero eta ongarri eta palgizida gehiago behar zelako produktubitate berdina lortzeko. Horrekin batera, milioika nekazariek euren lurrak galdu edo porrot egin zuten, teknika horiek garatzeko behar ziren kapitalak ez izateagatik eta nekazaritza produktuen prezioen beherakadagatik.