Irudimen soziologikoa

Irudimen soziologikoa ikerketa soziologikorako ikuspuntu bat da, gizartearen ikuspegi osatuagoa izateko esperientzia pertsonala gainditu eta hura modu zabal eta kritikoan interpretatzea aldezten duena. Adibide moduan, lagun batekin kafe bat hartzearen esperientzia aipa daiteke; bere egunerokotasunean gertakari hutsala dirudien arren, irudimen soziologikoari eraginez, kafea hartzea erritu gisa eta kafea droga gisa ikus daiteke; aldi berean, kafea hartzearen inguruan sortzen diren harreman ekonomikoak, eremu lokalean nahiz globalean azter daitezke. Irudimen soziologikoaren kontzeptua C. Wright Mills soziologoak plazaratu zuen 1959an, The Sociological Imagination liburuan, banakoa eta gizartea lotu eta bateratu nahian. Liburuak arrakasta handia izan zuen eta egun ere gehien irakurtzen den soziologia liburuetako bat da, baita arlo akademikoan ere. 1

Erreferentziak

1.
Cole NL. Definition of the Sociological Imagination and Overview of the Book How You Can Use it To See the World Anew. ThoghtCo. https://www.thoughtco.com/sociological-imagination-3026756. Published 2017.