Irudimena

Irudimena gertakari errealen eta objektu materialen irudi, ideia edo bestelako irudikapen mentalak sortzeko ahalmena da, gertakari edo objektuen presentzia edo existentzia errealik gabe, baina edonola ere subjektuaren esperientzia orokorrean oinarrituta.1 Batzuetan, irudi edo ideia horiek ez dute zerikusi handirik errealitatearekin, fikziozkoak edo alegiazkoak dira guztiz; horrelakoetan, fantasia hitza erabiltzen da irudi horietarako, bereziki irudi eta ideia horiek artean eta literaturan erabiltzen direnean, nahiz eta Erdi Aroko eskolastikan fantasia eta irudimena sinonimotzat hartzen ziren.

Irudimenez sortzen diren ideiak eta irudiak izendatzeko fantasma hitza ere erabiltzen da, egun fantasma irudimenean behin eta berriz errepikatzen diren irudietarako erabiltzea ohikoagoa den arren.

Erreferentziak

 

1.
Maher M. Imagination . University of Notre Dame. https://maritain.nd.edu/jmc/etext/psych008.htm. Accessed 2018.