Isiltasunaren kiribila

Isiltasunaren kiribilak subjektuek gehiengoaren iritziaren aurka agertzea baino euren iritzi propioa ezkutatu eta beraz isiltzea nahiago dutela baieztatzen duen teoria soziologikoa da. Gainera, isiltasun horrek iritzi nagusia indartu eta horren aurka daudenak areago isilarazten ditu, kiribil dinamika baten antzera. Hartara, isiltsunaren kiribila kontrol sozialaren teoria bat da, nun banakoek euren jokabidea gehiengoak onargarritzat hartzen duen horretara moldatzen duten, baztertuta eta isolatuta geratzearen beldurrez. Egun, bereziki masa-hedabideak dira esfera publikoaren eta iritzi eta ideia .nagusien sortzaile garrantzitsuenak, eta beraz isiltasunaren kiribilaren norabidearen kontrolatzaileak. Isiltasunaren kiribilaren teoriko nabarmenena  Elisabeth Noelle-Neumann alemaniar politologoa izan da, 1970eko hamarkadan. Horren arabera, iritzi publikoa birus baten moduan zabaltzen da gizarte osoan, pentsamendu kritikoaren eta disidentziaren kaltetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, spiral of silence; gaztelaniaz, espiral del silencio.