
Kredituak: Luistxo.
Soziolinguistikan, isoglosa dialekto baten erabileraren espazio-eremua mugatzen duen lerro geografikoa da. Dialektoaren erabilera eta hedapen orokorra zehazteaz gainera, isoglosak dialekto baten elementu eta ezaugarri lexiko, sintaktiko, morfologiko eta fonologiko bereziak mugatzeko ere erabil daitezke; era horretan, isoglosak atalas soziolinguistikoak eratzeko funtsezko tresna dira.
Loturiko artikuluak
Subjektu eta predikatuSubjektua eta predikatua proposizio ororen bi osagai nagusiak dira. Subjektuak proposizioa zertaz ari den adierazten du; predikatuak, berriz, subjektua dena edo egiten duena adierazten du. Adibidez, "karratuak lau…
Siglak eta akronimoakSiglak lokuzio bat era laburrean adierazteko hartzen diren lehen letrak dira; adibidez, Nazio Batuen Erakundea ordez, NBE idatzi eta esaten denean, siglak N, B eta E dira. Halaber,…