Isomorfismoak (isomorfikoak, isomorfoak)

Isomorfismoa bi sistemen egituren arteko antzekotasuna da, horrenbesteraino non bata deskribatu edo aztertzeko, bestea oinarritzat eta eredutzat har daitekeen.

Zehatzago bi sistema edo egitura isomorfikoak edo isomorfoak direla esaten da, bi sistema horiek osatzen dituzten elementu harturik, bi sistema horien unibertsoak alegia, elementu horien artean bijekzio edo bat-bat motako aplikazio batez loturik, unibertso batetik bestera elementu horien arteko erlazioak eta funtzioak atxikitzen direnean. Adibidez, aitak, amak, semeak, aitonak eta osabak osatzen duten bi familia harturik, bi familia horiek isomorfoak direla esan daiteke, bateko aita besteko aitarekin loturik dagoelako, eta biek ala biek erlazio berdinak dituztelako familiako beste kideekin.

Terminoa bereziki matematikan erabiltzen da, adiera zehatz anitzekin; adibidez, analisi matematikoan, isomorfismoa bi multzoen arteko aplikazio bat litzateke, multzo bateko elementuei beste multzoko elementu bana eta ezberdina dagokien funtzio bat alegia, multzo bateko elementuen arteko eragiketa batek beste multzoan dagozkien elementuen arteko eragiketa bat dutenean kideko.1

Erreferentziak

1.
Mosterín J, Torretti R. Diccionario de Lógica y Filosofía de la Ciencia. In: Isomorfismo. Alianza; 2002:308-309.