
Iberiar Penintsulako Mediterraneoko isurialdea, berdez. Iparraldean, Ebro ibaiko arroak hartzen du isurialdearen zati handiena. Hegoaldean, isurialdeko ibaiak laburragoak dira, Mendikate Penibetikoko banalerroak mugatua.
Isurialde hidrografikoa itsaso berera urak isurtzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Arro hidrofrafikoak eta isurialde hidrografikoak banatzen dituzten lerro geografikoak uren muga-lerroak edo banalerroak dira. Kantauriko isurialdea adibidez, urak Kantauri Itsasora isurtzen dituzten ibaietako arroen multzoa da, Bidasoako arrotik hasita Ortegal lurmuturreraino, Galizian, eta Hegoaldetik Kantauriar mendikatea eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Bortzirietako mendiek mugatua hegoaldetik (Gorbeia, Aitzgorri, Aralar,...).
Loturiko artikuluak
Arroak, arro hidrografikoak, arro hidrologikoakArroa bere baitako urak jaso eta ibai edo aintzira batera bideratzen dituen depresio motako eremu geografikoa da. Bi motako arroak bereizten dira: arro exorreikoa, arroko ibai nagusiak urak…
Goi-lautadaGoi-lautada itsasoaren mailatik goi samar dagoen lur eremu laua da, hedadura handikoa, besterik gabe ingurunetik mendikateek bereizten dutena (Iberiar Penintsulako lautada) bezala, edota hartatik besterik gabe altxatu egiten…
Landaredi potentzialaLandaredi potentziala toki batean gizakiaren eskuhartzerik gabe hedatuko litzatekeen landaredia da, berez eta modu natural batean, kondizio klimatiko, edafologiko eta erliebezkoak kontuan harturik. Baliteke landaredi potentzial natural edo…