Iterazioak

Iterazioa adiera bikoitzeko terminoa da:

  1. Kalkulu, algoritmo edo prozesu batean behin eta berriz errepikatu beharreko pausoetako bakoitza da, baldintza bat bete artean burutzen dena. Informatikan, kontrol egituretako bat da, aldagaiak aztertu eta horren arabera zein agindu bete behar diren ezartzen duena. Adibidez, x eta y  zenbakien batura kalkulatzeko, x hartzen dugu, eta bat gehituz joan behar dugu, aldi berean kontatuz zenbat aldiz egiten ari garen pauso hori, pauso edo iterazio kopuru hori y zenbakiaren berdina izan arte.
  2. Problema baten soluzioa aurkitzeko behin eta berriz egiten diren hurbilketetako bakoitza da.

Ikus, gainera