Itsasartea

Gibraltarko itsasartea, Mediterraneoa eta Atlantikoa bereizten dituen, espaziotik ikusia.

Itsasartea itsaso batetik besterako pasabide estuak dira, naturalak (beraz, kanalak, Suezko kanala esaterako, ez da itsasartea), alde banatara bi lurralde banatzen dituztenak. Orokorrean, itsas nabigazioan maiz erabiltzen diren pasabideak dira, itsaso batetik bestera pasatzeko. Juridikoki, auzi interesgarriak planteatu ohi dituzten forma geografikoak dira, bereziki itsasarteko alde banatako lurraldeak herrialde desberdinak direnean; kasu horietan, herrialde bakoitzeko uren jurisdizkioa 12 miliatara zabaltzen da, lurralde-urak deitzen diren horietan zehar, eta askotan beste herrialdeko uren jurisdizkioarekin solapatzen da. Kasu horietan, kostako oinarriko lerro zuzenetik abiaturik itsasarteko erdibiderainoko jurisdikzioa du herrialde bakoitzak, baina nazioarteko nabigaziorako igarotze-eskubidea utziz betiere ur horietan zehar (beraz, nazioarteko zuzenbidearen arabera, herrialde batek ezingo luke bere jurisdikziopean dagoen itsasarte bat itxi).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, strait; gaztelaniaz, estrecho.

Ikus, gainera