Itxaropenen motibazio-teoria

Itxaropenen motibazio-teoriak motibazioa (bereziki lan-motibazioa) azaltzeko Victor Vroom (1932- ) irakasleak 1964 urtean proposaturiko teoria da.  Beste aditu batzuek horren aldaerak garatu dituzte, hala nola Lyman Porter (1930-2015) and Edward Lawler irakasleek 1968an plazaratu zutena.

Itxaropenen teoriaren arabera, motibazioa subjektu batek egin behar duen ahalegin edo esfortzuak ustez ekarriko duen sariak dakar. Printzipio horretatik, teroian hiru elementu bereizten dira:

  • itxaropena, ahaleginak saria ekarriko duela ezartzen duen erlazioa;
  • instrumentalitatea, ahaleginak saria ekartzeko duen probabilitatea;
  • balentzia, sariari buruz erabaki-hartzaileak egiten duen balorazioa.

Beraz, itxaropenen teoria arabera motibazioa erabaki-prozesu guztiz arrazional baten emaitza da. Enpresari motibazioa handitzeko tresnak ere ematen dizkio, beste teoria batzuetan ez bezala, itxaropen, instrumentalitate eta balentziak eraginez.