Itzulezintasuna eta itzulerarik gabeko puntua

Sistema batean egoera bat itzulezina edo atzeraezina dela edo itzulerarik gabeko puntu batera heldu garela esaten da, aldaketa kuantitatibo txikiak egiteak sistemaren egoera atzera bihurtzeko aski izan ez eta aldaketa kualitatibo edo sistemikoak egin gabe fenomenoak bilakaera saihestezina eta kontrolaezina hartu duenean. Esamoldea ohikoa da negutegi-efektua sorrarazten duten gasei eta aldaketa klimatikoari buruz, gasen kontzentrazioak muga bat gaindituta, berotzea ezingo dela kontrolatu adierazteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, point of no return, irreversibility; gaztelaniaz, punto de no retorno, irreversibilidad.