Loteslea

Baldintza, itun, arau edo erregela bat pertsona edo organo bati buruz loteslea dela edo izaera loteslea esaten da haren hautamen edo erabakimenetik kanpo dagoenean eta ondorioz derrigorrez bete beharrekoa denean, salbuespenak salbuespen. Adibidez, Europar Kontseiluaren udal mailako arau bat loteslea da, Europar Batasuneko udalerri guztiek bete behar dutenean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, binding character; gaztelaniaz, carácter vinculante.