Izen soziala, sozietate-izena edo enpresa-izena merkataritza-sozietate edo enpresa batek duen legezko izena da, merkataritza-erregistroan behar bezala jasota dagoena, eta arlo administratibo, ekonomiko nahiz juridikoan formalki eta hutsik egin gabe identifikatzeko adierazi behar dena. Orokorrean, izen sozialek sozietate-izaera adierazten duen atzizkia jaso behar dute (adibiez, S.A sozietate anonimoa dela adierazteko)
Beste hizkuntzetan: ingelesez, business name; gaztelaniaz, razón social.
Loturiko artikuluak
Moldaera sozialaMoldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen…
Hautapen sozialaHautapen soziala edo hautaketa soziala preferentzia eta erabaki indibidualetatik abiatuta erabaki kolektiboak hartzeko prozedurak aztertzen dituen teoria da, filosofian, ekonomian eta matematikan oinarritua. XVIII. mendean Nicolas de Condorcet-ek…