Jabekuntza

Pedagogia berritzailearen arloan sortua, Paulo Freire-ren eskutik, eta generoaren arloan eta feminismoan bereziki garatua, jabekuntza pertsonek euren buruaren jabe egiteko prozesua da, arlo ekonomiko, politiko eta sozialetan erabakimena eta erabakiak gauzatzeko ahalmenak garatuz, maila indibidualean zein kolektiboan. Besteak beste, informazioa eskuratzeko, antolakuntzarako, partaidetzarako, baliabideak kontrolatu eta agintariei ardura exigitzeko ahalmenak barnehartzen ditu, ahalmen horiek guztiak garatzeko behar den indar pertsonalarekin eta taldekoarekin batera.12 Jabekuntza-eza zapalkuntzaren alderdietako bat da.

Jabekuntza beste hizkuntzetan: ingelesez, empowerment; gazteleraz, empoderamiento; frantsesez, autonomisation, katalanez, empoderament. Euskaraz, enpoderamendu ere erabili da.

Erreferentziak

1.
Una aproximación al concepto de empoderamiento. Universitat Politècnica de València. http://www.upv.es/contenidos/CATGO/info/U0736857.pdf. Accessed October 3, 2017.
2.
Empoderamiento: conceptos y orientaciones. Biblioteca de ASOCAM. http://www.asocam.org/biblioteca/ASO_RA_Empoderamiento.pdf. Accessed October 3, 2017.