Jagoletza

Jagoletza estatu eta beste botere-erakundeek subjektua jokabidearen jarraipena egin eta kontrola egiteko burutzen dituzten jardueren multzoa da. Gizarte modernoan, jagoletza, eta bereziki jagoletza etengabe eta ikusezina, panoptikoaren ereduari jarraiki, boterearen ezinbesteko tresna bilakatu da, subjektuen obedientzia lortzeko. Michel Foucault (1926-1984) izan da jagoletzaren zentzua sakonki aztertu duen filosofoa, Surveiller et punir lanean, jagoletza intentsibo eta nonnahikoak ekartzen duen gizarte kontrolatu eta autoritarioaren kritika eginez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, surveillance; gaztelaniaz, vigilancia.