Jaiotza-kontrola

Jaiotza-kontrola giza ugalketa mugatu eta eragozteko hartzen diren neurrien multzoa da, bereziki estatuko instituzioen hartutako erabaki eta ekintzen bitartez garatutakoa. Maila indibidualean gertatzen denean, familia plagintza izena hobesten da. Antisorkuntza edo kontrazepzioaren aldeko politikak, abortuari eta esterilizazioari buruzkoak eta beste neurri sozial eta ekonomikoak (diru-laguntzak, debekuak, ...) biltzen ditu bere baitan. Herrialde mailan, maltusianismotik gainpopulazioari aurre egiteko proposatzen diren neurri nagusia da, eta modu zorrotzean burutu zen Txinan XX. mendearen bukaeran.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, birth control; gaztelaniaz, control de natalidad.