Jakobinoak

Jakobinoak (frantsesez jacobins) ere deituak  Frantziako Iraultza garaiko elkarte politiko erradikal edo muturrekoena izan zen, moderatuagoak ziren girondarren aldean. Jakobinoen baitan ibiltzen ziren baita ere menditarrak (frantesez, montagnards) izeneko talde politikoa Konbentzio Nazionalean. Herri demokrazia erradikala, errepublika eta estatu zentralizatu baten aldekoak ziren. Boterea 1793 urtean bereganatu zuten, girondarren eskuetatik, eta 1794 urtera arte iraun zuten, Izu edo Terrorea deitzen den garaian. Hain zuzen ere, jakobinoak agintean egon ziren Izu Garaian, heriotza-zigor eta exekuzio masiboak burutu ziren, gillotinaz gehienbat, tartean Luis XVI.a eta bere emazte Maria Antonietarenak, Frantziako errege-erreginak. Jakobino nabarmenenak Robespierre eta Saint-Just izan ziren, 1794ko Thermidorreko estatu-kolpean exekutatuak. Haien heriotzarekin, Izu Garaia amaitu eta errepublikazale kontserbadoreen agintaldia etorri zen.