Jara, Jasone Osoro: laburpena

Jara Jasone Osorok 2001 urtean plazaratu zuen gazteentzako eleberria da, Jara 13 urteko neska nerabearen bizipenak kontatzen dituena: lehen maitasuna, gorputzaren aldaketak eta gurasoekiko eta lagunekiko gorabeherak. Pertsonaia bera protagonistatzat harturik, Jara, bikiak eta bikoteak (2005), Jara Bartzelonan (2007) eta Jara live (2010) eleberriak idatzi zituen hurrengo urteetan.

Laburpena

Jaitsi zait

Jara kuleroak odolez zikinduta esnatzen da. Hilekoa etorri zaio. Amari esan nahi dio gosaltzera doanean, baina beti bezala korrika eta presaka dabil ama, urduri, lanera joan behar duelako. Aitak ere presaka alde egiten du Jakitean, amak besarkatu egiten du eta betiko leloekin hasten da, ea minik duen, konpresak emango dizkiola, eta mutilekin kontuz ibiltzeko. Jarak lasai egoteko esaten dio amari, badakiela zer egin eta nola jokatu, hilekoa zer den badakiela. Etxean bakarrik, komunera doa eta bere gorputza arakatzen du ispiluan, bere gorputza edertzen ari dela sentitzen du, eta ezpainak margotzen ditu.

Sekretuak, sekretuak, sekretuak

Eskolarako bideak Ihintza lagunarekin topo egin eta hilekoa etorri zaiola kontatzen dio Jarak. Sekretua gordetzeko esaten dio. Ihintzak harrituta eta pozik hartzen du berria. Hemendik aurrera bularrak ere haziko zaizkionez, Urko, Jarak atsegin duen mutila, liluratuta utziko duela esaten dio. Eta ahizpari tanpoiak eskatuko dizkiola. Biak pozik eta barrezka daude. Arkaitz atzetik datorkie eta isildu egiten dira.

Urkoren piercinga

Urkok piercina jarri du bekainean, eta denak harrituta daude ikastolan. Harro dago Urko piercinaz, eta inguruko guztiek mirespenez begiratu eta hitz egiten diote. Jarak are eta guapoago ikusten du orain. Liluratuta dago. Ihintzak esaten dio bere ahizpa Nerearen koadrilan Urko helduena eta guapoena dela pentsatzen dutela, eta Amaiak, ahizparen koadrilakoak, apustua egin duela bera izango dela lehena hari musu ematen. Jara jota geratzen da eta hori ez gertatzeko zerbait egin behar duela esaten dio Ihintzari. Urko ingurtazen zaie atzetik bi neskei, harro-harro eginda, baina Jarak erantzun txarra ematen dio, eta mutilak alde egiten du. Ihintzak jeloskor dagoela aurpegiratzen dio Jarari, baina Jarak dio ez zaiola harrokeria gustatzen. Haserre, alde egiten du Jarak. Denak ditu gorroto une honetan.

Amuletoa

Jara etxera iritsi eta komunean ixten da, musika entzuteko oinak ur berotan jartzen dituen bitartean, haserre dagoen guztietan bezala. Urekorekin dago haserre orain, piercinga jarrita guai dela uste duelako, eta bera gainera haren musu baten zain. Amak atea jo eta ondo dagoen galdetzen dio. Jara sutan jartzen, ama hain astuna izateagatik. Amak atea berriz ere jo eta telefonoz berari deika ari direla esaten dio. Ihintza da, Amaiak Urkori musu emateko asmoarekin jarraitzen duela, eta larunbat arrtasaldean izango dela. Jarak zerbait egin behar duela esaten dio, eta Ihintzak lasai egoteko, seguru asko Urkok korrika alde egingo duela, izututa. Ihintzak plan bat prestatuko dueal agintzen dio. Amak tortilla goxoa prestatu dio, eta Jara  musu ematen dio amari. Jarak galdetzen dio ea zaila den emakumea izaten, eta amak gorputzeko aldaketak pasako direla, eta mutilekin pazientzia izateko. Kaxatxo batean lepoko bat oparitzen dio, aitonak amonari oparitu ziona gerra garaian, eguzki itxurakoa. Orain, amak Jarari oparitzen dio. Bide batez, Jarak galdetzen dio ea zer esan nahi duen bere izena, amak dio Jara oreka dela, erdigunea. Pozik eta indartsu sentitzen da orain Jara, amak oparitu dion lepokoarekin, eguzkiak indarra emango balio bezala.

Gitarra baten itxura

Jara pozik jaikitzen da biharmunean, Urkori zerbait esateko asmo irmoarekin. Bere gorputz biluzia ikusten du ispilu aurrean, eta emakume baten gorputza ikusten du lehen aldiz, gitarra formarekin, aitak irakurtzen zizkion olerkietan García Lorcak emakumeen gorputzari buruz esaten zuen bezala, gerria, biloa hankartean, ..., eta Urkoren eskuak irudikatzen ditu aldi berean. Eskolara iristean ordea, Urko Amaiarekin ikusten du, musuaren apustua bota duenarekin. Ihintzari kontatzen dio, eta negarrez hasten da. Malkoak sikatu eta Ihintzarekin sartzen da gelara, artean Urko iritsi gabe delarik. Urko berandu sartu, matematikako irakasleak errieta egin, eta berehala arbelara ateratzeko esaten dio. Bitartean, Jarak Urko bere koadernoan zirriborrotzen ari zena ikusteko aprobetxatzen du eta Amaia idatzirik duela ikusten du. Irakasleak Jarari galdetzen dio ea Urkoren emaitza ondo dagoen, baina Jarak ez dauka ideiarik ere Urkok egin duen ariketari buruz, haren koadernoarekin kontzentraturik zegoelako. Besterik gabe, bai esan eta irakasleak ondo esaten du. Zorionez, klasea une horretantxe bukatzen da.

Jarak ezpainak margotzen ditu

Ondorengo soinketa klasean, Jarak kontatzen dio Ihintzari AMAIA idatzita ikusi duela Urkoren koadernoan arbelan zegoen bitartean.  Ihintzak proposatzen dio metamorfosia egitea, itxura aldatzea alegia, erakargarriago izateko. Praka eta kamiseta estu-estuak jartzea proposatzen dio, eta ezpainetakoa ateratzen dio ondoren, larunbaterako ezpainak margotu behar dituela esanez, eta lasai egoteko, gurasoei ez dielako ezer esan behar. Momentu horretan ezpainak margotzen dizkio, prueba egiteko, eta Jara barrez lehertzen da Ihintzarekin, nagusiago ikusten duelako bere burua. Praka eta kamiseta estuak faltza zaizkio. Zalantzarik gabe orain, Jarak Ihintzaren proposamena onartzen du.

Murphy madarikatua!

Eskola ondoren, Jara pozik eta ilusionatuta heltzen da etxera, amari txerak eginez. Arropa erosi nahi duela esaten dio, bere kabuz gainera, eta amak esaten dio duela gutxi erosi zuela, eta berehala konturatzen da mutil bat egon behar dela tartean. Utzi egiten dio azkenean. Aita dator eta afaria berak prestatzen duen bitartean, kontatzen die landetxe batean asteburua pasatzeko logela hartu duela. Jarak ez du nahi noski, bestelako planak dituelako. Aitak eta amak beraiekin joan behar duela esaten diote. Jara haserretu egiten da guztiz, eta komunera doa, han giltzepeturik negarrez hasten da. Amak atetik hitz egiten dio, ulertzen duela bi planak batera gertatzea kasualitatea dela, Murphyren legea bete dela (zerbait gaizki atera badaiteke, gaizki aterako da azkenean), baina jakin nahi duela bere plana zein den, ea mutilen bat dagoen tartean. Jarak ez dio ezer esan nahi eta ama penatu egiten da, nahiko lukeelako Jarak berarekin konfiantza izatea. Azkenean amak onartzen du landetxera bera eta aita bakarrik joatea, eta Jara Ihintzaren etxean lo egitea. Jara poztu egiten da guztiz. Baina amak baldintza bat jartzen dio, larunbatekoa osorik kontatu beharko diola itzulitakoan. Jarak onartu egiten du baina badaki dena ez diola kontatuko, ez ezpainak margotzearena ez musuarena.

Zilborra bistan

Klase ondoren, korrika abiatzen dira Ihintza eta Jara erosketak egitera. Aztoraturik daude guztiz. Eskaparateak begiratzen dituzte aurrena, sartzeko beldurrez edo, baina azkenean sartu eta arropa begiratzen hasten dira, eroen moduan. Dena erosi nahi dute, baina Jarak dio Urkoren musua desiratzen duela, hori besterik ez. Arropa aukeratzen hasi eta Amaia ikusten dute. Jarak alde egin nahi du, baina Ihintzak geratzeko esan eta arropa probatzen hasten dira. Praka gorri biziak probatzen ditu Jarak, ipurdia markatzen dutenak, eta gero kamiseta, zilborra agerian uzten diona. Pozik dago. Ispiluari musu ematen dio, Urko irudikatuz.

Komunikatzen

Etxera iritsi eta aitak Jararekin hitz egin nahi du. Ihintzaren etxean larunbat gauean lo egitea ez zaio ongi iruditzen. 13 urteko neska batek ezin duela egin nahi duena. Jarak esaten du ez duela egiten nahi duena, eta ez dutela ezer ulertzen. Aitak debekatu egiten dio Ihintzaren etxean lo egitea, amak aurretik onartu zuen arren, eta orduan Jara negarrez doa bere gelara. Ama doakio berehala, Ihintzak deitzen diola esateko. Jarak aitarekin gertatutakoa kontatzen dio Ihintzari. Ihintzak berri ona dakar ordea, Garaziren urtebetetzea da festa antolatu du bere etxean. Ihintza eta Jara gonbidatuta daude, baita Urko ere, eta baita Amaia ere. Telefonoa eskegi, eta Urkok Amaiarekin nahiago badu egon, hor konpon, pentsatzen du Jarak, baina berehala, iritzia aldatuz, Urkori deitu eta sentitzen duen esatea adieraziko dio. Egongelara doa, haren telefonoa gidan bilatu eta markatzen hasten da, baina urduri dago guztiz, eta zintzilikatu egiten du. Berriz ere deitzen hasten a eta zenbakia osoa markatzen du, baina orain komunikatzen ematen du. Ausartu da behintzat. Eta horrela, biharamunean, ostiralean, zuzenean Urkorekin hitz egingo duela erabakitzen du.

Zerbait esan behar dizut

Jara tripako mienz esnatzen da ostiralean, ez daki Urkorekin pentsatzeagatik edo hilekoagatik den. Honezkero emakumea dela pentsatzen du, baina ez du aldaketa fisiko handrik sumatzen bere gorputzean, titiak berdin ditu eta. Hori bai, helduago sentitzen da, eta bizitza oso bat aurrean duelarik ilusionaturik dago guztiz.  Jaiki eta ia ezer gosaldu gabe, presaka doa  eskolara, gurasoak aho zabalik utziz. Ihintzarekin elkartu eta larunbatean bere etxera joango ez den arren, gurasoekin landetxera joan behar duelako, pozik dagoela aitortzen dio, Urkori esango diolako gaur bertan berarekin gustatuta dagoela. Baina berarekin bakarrik egon nahi du, inguruan inor egon gabe. Ihintzak esaten dio ohar bat sartzeko bere gauzen artean, ordua eta lekua esanez. Ihintzak bertan egon nahiko luke, baina Jarak esaten dio gero dena kontatuko diola. Jarak ohar hau idazten du, "sekula ahaztuko duzun zerbait esan behar dizut", eta eskolako graffitien horman 5etan egoteko ere jartzen dio. Jolasorduan denak ateratzen direnean jartzen dio oharra bere koadernoan. 5ak heldu eta mutil bat ikusten du horman urrutitik baina gerturatu eta Urko ez baizik eta Zipri ikusten du, beti liburu artean dagoen mutila. Kaka, pentsatzen du Jara, baina gero Urko ikusten du ateratzen eta Ziprirengana gerturatzen. Urkok eskerrak ematen dizkio Zipriri, koadernoa uzteagatik, bere apunteak hartzeko. Urkok hor zer egiten duen galdetu, eta Ziprik ez dio noski ezer esan nahi. Urkok alde egin eta Jararen paretik pasatzean agurtu egiten du. Bere planak kale egin du eta orain larunbatean musuaren apustua etorriko da. Negargura sartzen zaio Jarari.

Musu bat! Musu bat!

Asteburua pasa eta Ihintza eta Jara elkartzen dira Jararen etxean. Jararen asteburua aspergarria izan da guztiz. Jarak Garaziaren urtebetetze festan gertatutako guztia kontatzeko esaten dio Ihintzari. Ihintza kontatzen hasten da. Janari pila eta edateko ere bazegoen. Batzuek ekarritako ardoarekin kalimotxoa egin zuten, eta jendea txispeatzen hasi zen. Etxean idsko pila zeuden eta azkenean musika geldoko disko bat jarri zuten. Orduan Amaiak Urkori eskatu zion dantza egitea. Gerritik helduta egiten dute, eta azkenean Amaiak musu ematen dio ezpainetan, Urkok begiak itxita dituela, inguruko guztiek "musu bat!" oihukatzen duten bitartean. Musuaren ondoren, Urkok begiak itxita jarraitzen du. Abestia bukatu eta banandu egiten dira, besterik gabe. Baina Amaiak irabazi egin du musuaren apustua. Jarak negar egiteko gogoa du, eta Ihintzak Urko ahazteko edota maite duela zuzenean esateko esaten dio.

Arrosa beltza

Asteartean Ihintzak motxila astun batekin ikusten jara eskolarako bidean. Irteeran dena kontatuko diola esaten dio. Atsedenaldi batean, Jarak Urkorengana hurreratu eta mutil nagusiago batekin maiteminduta dagoela eta ea zer egin behar duen bera erakartzeko galdetzen dio. Urkok, herabe, ez daki zer esan. Jarak esaten dio esperientzia eduki behar duela, Amaiarekin liatuta dagoenez; galdetzen dio baita ea loreak bidaltzea egoki iridutzen zaion, mezu anonimoren bat, baina Urkok umemoko bat dirudi, ez daki zer esan. Ihintzak Jara eta Urko elkarrekin ikusten ditu eta irteeran zertan aritu diren galdetzen dio. Jarak kontatzen dio mutil batekin gustatuta dagoela esan diola, jeloskor jartzeko edo.  Ihintzaren etxeko ganbarara doaz, eta Jarak motxilan gordetako kamiseta motza, zilborra agerian uzten duena, eta praka estuak ateratzen ditu,  eta ezpainetako gorria.  Eta gainera esaten dio tatuaje bat jartzea erabaki duela, zilborraren ondoan, arrosa beltz bat.  Gurasoei ez die ezer esan, eta aurreztutako diruarekin ordaindu behar du. Ihintza guztiz asaldatzen da, urduri baina pozik, Jarak esaten diolako gainera hori guztia planaren lehen zatia besterik ez dela.

Idoloa

Tatuajea egin duen dendatik atera eta manga luzeko kamiseta jantzi zuen Jarak, tatuajea ezkutatu etxean gurasoek ez erreparatzeko, bazekielako ama histerika jarrik ozela. Ihintza liluraturik dago, eta Jarak esaten dio berak ere egiteko, baina Ihintzak dio ezin duela, amak hil egingo lukeela. Urkori erakutsi egingo dio, baina aurretik sinetsarazi nahi dio beste mutil batekin dabilela, gurasoekin pasa duen asteburuan ezagututakoa, izena eta guzti jarrio dio, Xoko, txokolatea bezala jateko moduko mutila dela sinetsarazteko. Datorren astean, gimnasia klasean, utziko du guztion bistan tatuajea baino ez lehenago. Asteartea da, eta Jarak primeran egiten du lo, bere plana infaliblea dela sinetsita.

Biharamunean, Urkorekin topo egin eskolan eta Urkok galdetzen dio ea loreak oparitu zizkion gustatuta zegoen mutilari, eta Jarak baietz, eta azkarregi ez ote doan esaten dio Urkok. Jarak aurpegiratzen dio berak azkar asko eman ziola musu Amaiari, eta ea bera neska delako ezin duen berdin jokatu. Urkok ukatu egiten du matxista denik, eta haserre ere alde egiten du. Jarak pentsatzen du jeloskor hasia dela jartzen. Gimnasiako irakasleak klasea aurreratu behar dela dio, ordu aldaketa baten ondorioz eta bihar izangho dela. Jararen plana kolokan dago, eta Ihintzak esaten dio ez joateko klasera, esateko hilekoa duela, baina Jarari lotsa ematen dio. Azkenean, Ihintzak esaten dio aldagelan besteak entretenitu egingo dituela dutxa hartzeko garaian, tatuajea ikus ez dezaten.

Jara kezkatuta dago, ausart ikusten du bere burua, heldua, baina beste alde batetik haur ere sentitzemn da, inseguridade handiarekin. Urkok piercinga eta berak tatuajea eramatea arrazoi aski al da biak loturik egoteko, ala sentimenduak dira inportanteak?

Biharamunean, neskak aldageletan daude eta taberna batera sartzeko asmoaz hitz egiten du Ihintzak, esanez Urko eta beste mutilak sartu zirela aurreko batean. Hori dena neskak despistatzeko, Jara dutxatzen den bitartean, baina halako batean neska bat dutxara joan xaboiaren bila eta ikusten dio tatuajea Jarari. Besteei esan, eta neska guztiak liluratuta geratzen dira arrosa beltza ikusita. Idolo bihurtu da nesken artean.

Eta gurasoak zer?

Jara pozik doa etxera, gelakideen artean idolo bihurtu delako tatuajea dela eta.  Kezkatuta ere badago, gurasoak enteratuko direlako seguruenik, eta gainera gezurretan eta ezkutuan ibili da eta hori ez zaio gustatzen. Afaria gogo biziz jaten du, amari plazera emateagatik, eta amak hilekoagatik goesea duela esaten dio. Eztabaidan hasten dira Jara eta gurasoak, Jara esanez dena ez dela hilekoa bizitzan, eta azkenean haserri bizian bukatzen dute denek. Azkenea, tatuajearena esatea erabakitzen du, eta gurasoak isilik geratzen dira, aluzinatuta. Aita hasten da berehala errieta egiten eta Jarak dezepzionatu egin duela botatzen dio. Jarak hitzok gaizki hartu eta komunean ixten da, negarrez. Hor, gurasoak ere noizpait gazteak izan zirela pentsatzen du, eta onartu beharko luketela berak berezia izan nahi hori, tatuajearekin. Biharmunean, jaiki eta barkamena eskatzen die gurasoei, eta tatuajea erakutsi. Lasaiago geratzen dira gurasoak, ikusita arrosa txikia dela. Aita badoa eta amak galdetzen dio Jarari ea zergatik egin duen tatuajea, eta berak gogoa duelako, baina amak badaki mutil batengatik izan dela, eta azkenean hala aitortzen du Jarak. Amak esaten dio mutilak ez duela maitatuko tatuajeagatik, eta tatuajerik gabe ere berezia izaten jarraituko zuela. Musu ematen dio Jarak amari, eta eskolara doa, irrikitan nolako harrera egingo dioten.

Urko tontoa da

Eskolako ataritik gelarako bidean, ikasle guztiak ditu begira Jarak. Alde batetik harro sentitzen da, baino pixka bat asaldatuta ere sentitzen da aldi berean. Mutil nagusiagoen talde batetik piropoak botatzen dizkiote, tatuajeari erreferentzia eginez. Gelara sartu eta ikaskide guztiak ditu begira, jakiminez, irribarrez, inbidiaz. Ihintzak esaten dio Urko esaten ari dela seguru errotuladorez egindako tatuajea dela, eta Jarak tontoa dela dio. Urko inbidiatan dago, orain Jara delako gelako protagonista eta ez bera bere piercing-arekin. Halako batean, Jararen gelara Jazz sartzen da, hiru urte nagusiagoa den mutil bat, abeslaria musika talde batean, eta eskolako guapoena, eta Jarari berarekin jolasorduan hitz egin nahi duela esaten dio. Jarak baietza ematen du, baina erabat urduri dago. Eskolako mutil guapoenak berarekin hitz nahi du! Urkori zeloak emateko aproposena, gainera!

Bideoklipa

Jolasorduan Jara bere burutazioetan dago murgildurik. Zenbat gauza geratu zaizkion egun gutxitan! Hilekoa, Urkoren musuaren kontua, tatuajea eta orain Jazz! Jazz agertzen da eta esaten dio bere musika taldean bideoklipa egin behar dutela lagun baten proiektu baten baitan eta berarekin pentsatu dutela. Ez du abestu behar, bakarrik tatuajea bistan utzi top bat jantzita, tatuajeak egiten dituen gizonak tatuajean musu ematen diola. Jara poz-pozik dago, baina gurasoei kontatu behar diela pentsatzen du eta haien baimena eskatu. Kontatu egiten die eta tripa bistan edukitzearena ez zaie asko gustatzen, baina azkenean onartu egiten dute. Musuarena esatea ahaztu egin zaio Jarari ordea, baina berdin dio, hori ez da ezer Jararen ustez.

Zer, jeloskor ala?

Urko Ihintzarengana joan eta Jarari buruz galdetzen dio, ea egia den bideoklipa egin behar duela, tatuajea erakutsi behar duela eta tatuatzaileak musu eman behar diola. Amaiak kontatu diola Ihintzak galdetzen dio ea zer dela eta horrenbesteko interesik, berari galdetzeko, eta Jararekin gustatuta dagoen, jeloskor ote dagoen, ez ote duen Amaiarekin jarraitzen. Urko gorritu eta ezetz. Ihintza jararen etxera joan eta Urkorekin izandako gertaera haluzinantea kontatzen dio, Jara harri eta zur utziz. Biek barre dexente egiten dute Urkoren egonezinagatik. Ihintzak esaten dio biharamunean, larunbatean, aukera duela Urkorekin topatzeko, eta Anabasa tabernara joan behar direla. Jarak estaen du ordea, han geratu dela Jazz eta bere lagunekin bideoklipaz hitz egiteko. Are eta hobeto horrela pentsatzen du Ihintzak. Bi neskak urduri, baina poz-pozik daude.

Anabasa buruan hasten denan

Larunbata da, eta Jara eta Ihintza Anabasa tabernara sartzen dira, emozionaturik eta urduri. Berahala, Jazzek deitzen die, eta harekin eta bere taldekideekin biltzen dira mahai baten inguruan. Aurkezpenak egin, eta Jazzek esaten die bideokliparena atzeratu egingo dela, udazkenera arte. Ihintzak hitz egiten du Jazzekin, eta Jarak haserrea sentitzen du, mutil horien aurrean bera hartzen ari delako protagonismo guztia. Komunera doala dio Jarak, eta Ihintzari eskatzen dio berarekin joatea. Komunean aupegiratzen dio berak hartzea protagonismo guztia, bera bakarrik hitz egiten. Eta Ihintzak esaten dio bera dela hitzik esaten ez duena. Ihintzak esaten dio tatuajeagatik eta bideoklipagatik ez duela pentsatu behar printzesa bat dela. Eta natural jokatzeko. Jara mutu geratzen da, eta gero barkamena eskatzen dio. Pozik ateratzen dira biak komunetik, Jazzek Ihintzari nola begiratzen dion komentatuz. Mutilengana joan berriz eta hauek galdetzen diete ea zertaz aritu diren komunean, eta hauek erantzun barregarriak eta ausartak (mutil guapoetaz aritzen direla eta) esaten diete. Mutilek neska interesanteak direla diote. Jazzek zerbait hartzera gonbidatu eta kalimotxoak eskatzen dituzte (nahiz eta Jarak zalantza egiten duen pixka bat).  Dantzan hasi, eta halako batean Jazz eta Ihintza besarkaturik ikusten ditu. Jara pozik dago Ihintzagatik. Urko berarengana joan, bakarrik dagoelako,  baino Jarak esaten dio beste lagun batzuekin dagoela. Jarak Amaiarena botatzen dio aurpegira, eta harekin joateko. Urkok berriz, landetxeko mutilaz galdetzen dio, Xokotaz, eta Jarak dio ezin izan dela etorri. Komunean zegoen Amaia heldu eta Urkorekin doa. Berezi sentitzen da jara, baina zorabiatzen hasi da kalimotxoarekin, dantzarekin eta musikarekin.

Ekaitzaren ostean...

Sekulako buruko minez esnatzen da biharmunean Jara. Ihintzak deitzen dio telefonoz bezperakoa kontatzeko, haluzinantea izan zela. Jararen burua lehertzear dago, eta Ihintzak bere lehen musuarena kontatzen hasten denean, moztu egin behar dio Jarak; Anabasara joateko esaten dionean, bera bakarrik joateko esaten dio. Geroxeago, Ihintza Jararen etxera joan eta musuka nola egin zuten kontatzen dio, mingainarekin, eta nola egin behar den, poliki eta xuabe.  Ihintza poz-pozik dago, eta alde egiten duenean, Jarak lagun ona dela pentsatzen du, eta ondo etorriko zaiola Ihintzaren esperientziaren berri izatea. Ihintzak alde egin, eta gutxira amak beste bisita duela estaen dio. Urko da! Pijaman dago Jara eta kriston erresakarekin, baino azkenean Urko sartu egiten da, amak horrenbesterako ez dela esan ondoren Jarari, eta apunte bila datorrela esanez. Biak bakarrik gelan, lotsatuta, isil-isilik daude.

Musu gaztaz eginiko pizza

Biharamunean, Jara Ihintzarekin elkartu eta igandean Urko bere etxera etorri zela kontatzen dio, eta haluzinantea izan zela.  Ihintzak dena kontatzeko eskatzen dio, emozionaturik. Apunte bila etorri zen, eta bera ohean geratu zen. Uroko oso urduri zegoen, eta aulki batean eseri zen, ohetik urrun. Ihintzak presa sartzen dio Jarari kontatzeko, eta Jarak lasaitzeko, dena kontatuko diola. Urkok zer esan ez zekiela,  Ihintzak eta Jazzek bikotea osatu ote duten galdetzen dio Jarari, eta horretaz hizketan tentsioa apurtu zen pixka bat. Gero Urkok esan zuen Amaiarena ez dela horrenbesterako, eta lehenengo musuarei buruz hitz egiten dute ondoren, gustuko duzun pertsona batekin izan behar dela eta.  Gero, Urko bere ohe ertzean eseri zela, eta aurpegia gerturatu eta musu eman ziola ezpainetan, mingainik gabe. Gero ohetik altxa eta alde egin zuen. Polita izan zela aitortzen du Jarak, baina ez daki hori maitasuna den, eta ezin dio esan Ihintzari orain bikote diren ala ez. Horretarako, Jon Bon Jovi abeslariak aitortu bezala, gustu berdinak eduki behar dira, futbola eta pizza besteak beste, eta horri esker egon dela bera 25 urtez bere emaztearekin, 15 urte zituenetik. Ihintzak esaten dio orduan futbolera joan direla larunbatean, eta gero pizza jango dutela. Jarak eskubaloia du gustuko, baina agian Urkori ere gustatzen zio. Barrezka doaz bi neskak eskolara.

AMAIERA

Pertsonaiak, tokiak eta beste gauzak

  • Jara, 13 urteko neska. Hilerokoa etorri zaio lehen aldiz. Urokorekin maitmeinduta dago. Gurasoekin harreman gatazkatsua du.
  • Ihintza, Jararen lagunmina. Lagundu eta animatu egiten du Jara denbora guztian. Nerea da bere ahizpa, eta haren bitartez jakin du Amaiaren apustuaren kontua.
  • Urko, Jararen gelakidea. Jara berarekin maiteminduta dago, pixka bat harroa eta tentela dela uste duen arren.
  • Jazz, eskolako mutil bat, eskolako guapoena, bideoklipa bere musika taldearekin egitea prposatzen diona Jarari, tatuajea erakutsiz.
  • Amaia, Urkori musu emango diola apustua egin duen neska. Jara baino zaharragoa da.
  • Xoko, Jarak gurasoekin landetxean ezagutu duen mutil imajonarioa, Urko jeloskor jartzeko. Xoko jartzen dio izena, txokolatea bezain ona dagoelako.
  • Zipri, Jararen gelakidea. Nahastu egiten da eta zitarako oharra hari jartzen dio Urkoren ordez.
  • Arrosa beltza, Jarak zilborraren ondoan egiten tatuajea, Urkoren arreta erakartzeko.
  • Anabasa, tabernaren izena.