Jarduera ekonomikoak

Jarduera ekonomikoak edo ekonomia-jarduerak subjektuen beharrak asetzeko burutzen diren prozesuak dira. Funtsean, honako jarduera ekonomiko hauek bereizten dira:

  • ekoizpena, non enpresek zer eta zenbat ekoitzi behar duten erabaki behar duten;
  • kontsumoa, non familiek eta banakoek zer kontsumitu behar duten erabaki behar duten;
  • banakuntza, ekoizpena eta kontsumoa lotzen dituen jarduera, ezinbestekoa prozesu ekonomikoa burutzeko.

Ohartu behar da,  baliabide eskasak direnez, aukera-kostu bat sortzen da enpresek ekoitzi eta familiek kontsumitzeko erabakia hartzen dutenean. Baliaibde eskasen existentzia eta ondorizko aukera-kostua da beraz jarduera ekonomikoen ezaugarri nagusia. Enpresek zerbait ekoiztean, beste zerbait ekoizteari uko egin behar diote, eta familiek zerbait erostean, euren aurrekontua gutxitu eta beste produktuak kontsumitzeari utzi behar diote.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, actividades económicas.