Jarduera estrakurrikularrak eta eskolaz kanpoko ekintzak

Jarduera edo ekintza estrakurrikularrak ikasleek eskolan burutzen dituzten jarduera osagarriak dira, kurrikulutik kanpokoak baino aldi berean kurrikulua osatu dezaketenak. Eskolan nahiz eskolatik kanpo izan daitezke, baino betiere kurrikuluan jasotzen ez diren arlo edo eduki berriekin loturikoak. Kurrikuluan barneratzen ez direnez, ez dira derrigorrezkoak, baino ebaluatuak izan daitezke. Jarduera estrakurrikularren adibideak dira ikasleen antzerki emanaldi bat prestatzeko saioak, instrumentu bat jotzen ikasteko musikako klase osagarriak eta kirol jarduerak.

Jarduera estrakurrikularrak eta eskolaz kanpoko ekintzak bereizi egin behar dira: jarduera estrakurrikularrak kurrikulutik kanpokoak  dira, eta eskolan (musikako klase partikularrak) zein eskolatik kanpo (futbol entrenamenduak eta partiduak) izan daitezke; eskolaz kanpoko ekintzak ordea, eskolatik kanpo ospatzen diren jarduera kurrikularrak dira, eskolak ingurunera zabaltzeko asmoarekin eginak, hala nola museo eta lantokietarako bisitak eta txangoak. Hala, eskolaz kanpoko ekintzek ikasleak gelan ikasitakoa, kurrikuluaren baitan, sendotu eta bertatik bertara ikastea dute helburu, jarduera estrakurrikularrek kurrikulua osatzea helburu duten bitartean.