Jarduera fisikoa eta ariketa fisikoa

Jarduera fisikoa gorputzak egiten duen edonolako mugimendua da, funtzio metabolikoetatik gorako energia-gastu dakarrena. Jarduera fisikoa egiten da aisialdian gaudenean (erosketak egin, paseatu, sukaldatu egiten dugunean) nahiz lanean. Jarduera fisikoa osasungarria da guztiz eta gaixotasun kardiobaskularrak eta beste patologia batzuk (minbizia barne) prebenitzeko laguntzen duela frogatu da.

Ariketa fisikoa, berriz, gizakiek sasoia, forma fisikoa eta osasuna hobetzeko aldiro eta modu planifikatuan garatzen dugun jarduera fisikoa da. Ariketa fisikoa besteekiko lehian eta araudi bati jarraiki egiten denean, horren emaitzak kuantifikatuz, kirola dela esaten da.