Enpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:
Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona bada, eta ekoizpen-bolumena 8, jarduera maila 8/10=%80 dela esango dugu.
Aurreko formulan ekoizpen-ahalmena diseinuzkoa dela ulertu behar da. Kalkulurako, ekoizpen-ahalmen efektiboa erabiltzen denean (ekoizpen-prozesuan aurreikus daitezkeen murrizketak kontuan harturik) ekoizpen-efizientzia terminoa ere erabiltzen da jarduera-maila izendatzeko.
Jarduera-maila txikia enpresak berak planifikatutako erabakia izan daiteke, eskaria une horretan txikia delako adibidez; edota inefizientzia eta ezustekoen ondorioa (matxurak, istripuak).