Jarduera-minimoa (itxiera puntua)

Jarduera-minimoa edo itxiera puntua enpresa bateko batez besteko kostu aldakorren minimoa dakarren ekoizpen-maila da. Prezioa itxiera-puntuari dagokion batez besteko kostu aldakorra baino txikiagoa bada, enpresak kostu aldakorrak ere ezin ditu estali, galerarekin ekoizten du eta beraz itxi egin beharko luke. Berriz, prezioa itxiera-puntuko batez besteko kostu aldakorra baino handiagoa bada, enpresak kostu aldakor guztiak estalzeko gauza da, kostu finkoak berreskuratuz (prezioa batez besteko kostu totala baino txikiagoa bada) eta irabaziak lortuz (prezioa batez besteko kostu totala baino handiagoa bada).


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Jarduera-minimoa (itxiera puntua)"; Gizapedian, abuztua 26, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/jarduera-minimoa-itxiera-puntua/.