Jarraitutasun-zuzenketa

 Estatistikan, jarraitutasun-zuzenketa banaketa diskretu baten probabilitateak kalkulatzeko banaketa jarraitu bat baliatzen denean erabiltzen den zuzenketa bat da. Adibidez, berez diskretua den aldagai baterako (adibidez 1,2,3,... balioak hartzen dituenean),  P[X \leq 2] probabilitatea kalkulatu nahi denean, eremu jarraituan berdintza nola jaso behar den aztertu behar da; kasu horretan, 2 balioak eremu jarraituan \left[ 1.5,2.5 \right] tartea hartzen duela pentsatzea da egokiena, eta horrela jarraitutasun zuzenketaren arabera, horrela kalkulatuko lizateke probabilitatea banaketa jarraituan: P[X\leq 2.5].

Kontingentzia-tauletako khi-karratu estatistikoa kalkulatzeko bertsioan, jarraitutasun-zuzenketak Yates-en jarraitutasun zuzenketa izena hartzen du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, continuity correction; gaztelaniaz, corrección por continuidad.