Jaungokia

Ekonomian, jaungokia dirua jaulkitzeko ahalmenak berarekin dakarren autofinantzazioa da. Terminoa antzinatik dator, diru txanponak ekoizteko ahalmena zuten jaunek txanponari metalean zuen berezko balioa baino balio fazial handiagoa ematen ziotenean, diferentzia hori bereganatuz. Adibidez, 100 dukateko urrezko txanpona ekoizten zuen monarka edo jauntxoak, 90 dukateko balioa zuen urrea baliatzen bazuen txanpona egiteko, 10 dukateko diferentzia jaungokia da, monarkak edo jauntxoak bereganatzen zuzena. Labur esanda beraz, jaungokia txanponaren balio fazialaren eta balio fisiko edo errealaren arteko diferentzia da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, seigniorage; gaztelaniaz, señoreaje.