Jauzi kualitatiboa

Jauzi kualitatiboa objektu edo fenomeno baten kalitate edo izaeran gertatzen den aldaketa da, hartan izandako aldaketa kuantitatiboen eraginez. Adibidez, pertsona gizen batek gutxiago jan behar duela erabaki eta janari kantitateak murriztu eta gehiago mugitzen hasten denean, pisua galtzen has daiteke, baina irregularki, gorabeherekin eta gizena izaten jarraituz; janari kantitatea nabarmen murriztu eta ariketa fisiko bizia egiten hasi eta pisu normal batera aldatzen denean, orduan jauzi kualitatiboa egin duela esan daiteke: pertsona gizena izateari utzi dio. Beste adibide bat: Adibidez, ikasle batek hizkuntza bat astero 2 orduz ikastea hizkuntza ikasteko nahikoa ez denean, astero ordubete gehitzeak jauzi kualitatiboa ekar dezake, ordubeteko gehikuntzak hizkuntza ez jakitetik hizkuntza menperatzera eramatean. Kaosaren teoriak erakusten duenez, jauzi kualitatiboak aldaketa txiki-txikien bitartez ere gerta daitezke. Filosofian, jauzi kualitatiboa kantitatetik kalitaterako trantsizioaren lege dialektikoaren emaitza da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, qualitative leap; gaztelaniaz, salto cualitativo.

Erreferentziak