Jesapenak

Jesapenak edo obligazio-jaulkipenak bolumen handiko kanpoko finantzaketa-bitartekoak dira, gehienetan epe luzerakoak, finantzatu beharreko kopuru osoa obligazio izeneko titulu edo zati txikitan banatzen duena, inbertitzaile kopuru handi baten esku jartzeko. Jesapena obligazio horiek osatzen duten zor osoa da. Inbertitzaile indibidualetako bakoitzak obligazio horietatik nahi duen kopurua eros dezake, jesapenaren bolumena estaltzen den arte. Beraz, jesapenak mailegu itzelak direla esan liteke: jesapena jaulkitzen duen erakundeak eskuratu nahi duen dirutza titulutan banatzean finantzazioa eskuratzeko aukerak handitzen ditu, inbertitzaile gehiagorengana iristen baita. Horregatik, enpresa handiak eta estatuak dira gehienetan jesapenak jaulkitzen dituztenak.