Jostailuak (definizioa eta kontzeptua)

Jostailua pertsona batek, bereziki haurrek, eta baita animalia batzuek ere jolasteko erabiltzen duten objektu fisikoa da, izan ingurutik jasotakoa izan propio egindakoa, errealitateko jarduera edo beste objektu bat imitatu (ikus, jolas sinbolikoa) edo jolasaren jarduera fisikoaren osagarri (edo jolasgarri) gisa erabiltzen dena. Jostailu egoki eta on batek haurraren irudimena eta adimena garatu, jarduera fisikoan lagundu eta mundu errealean integratzen lagundu behar du.