Jurisprudentzia

Jurisprudentzia (latinezko iuris prudentia esamoldetik), epaitegiek emandako sententzien multzoa eta horiek finkaturiko doktrina juridikoa da, indarrean dauden arauen aplikazioaren ondorioz. Jurisprudentziak finkaturiko doktrina irizpide sendoa eskaintzen du zuzenbideko arauak aplikatzerakoan, eta horregatixe zuzenbidearen iturritzat hartzen da. Izan ere, arauen interpretazioa eta aplikazioa ezin da epaitegi bakoitzaren esku utzi, eta iraganean epaitegiek emandako sentetzien multzoa, konstante eta uniformea, oinarritzat har daiteke horren aplikazio bateratua egiteko.

Edonola ere, jurisprudentziaren balio formala ezberdina da ordenamendu juridikoaren arabera: batzuetan jurisprudentzia osagarri moduan hartzen bada ere, derrigorrezko irizpidea izan gabe, besteak beste Europa kontinentaleko zuzenbideetan; beste batzuetan, bereziki zuzenbide anglosaxoian , jarraitu beharreko iturritzat hartzen da. Jurisprudentziaren aplikazio formala egiten denean, ohikoa da epaitegien hierarkia kontuan hartzea, Epaitegi Goreneko sententziak lehenetsiz adibidez. 1

Erreferentziak

1.
La jurisprudencia como fuente del derecho. Universidad Bernardo O’Higgins. http://www.ubo.cl/icsyc/wp-content/uploads/2011/09/13-Schiele.pdf. Accessed 2018.