Justaposizioa (alborakuntza)

Justaposizioa edo alborakuntza perpaus elkartuak osatzeko moduetako bat da, koordinazioarekin (juntadurarekin) eta menderakuntzarekin (subordinazioarekin batera). Garrantzi bereko perpausak elakrtzean datza, bata bestearen ondoan jarriz, inongo partikularik gabe; adibidez, "mendira igo ginen, errekara jaitsi ginen", "hain da handia, ez da zakuan kabitzen", "maite nuen, enuen galdu nahi".

Euskaraz, alborakuntza mota hauek ditugu:

  • alborakuntza hutsa, perpausak besterik gabe elkartzen direnean, elkarren ondoan jarrita;
  • alborakuntza banakaria edo distributiboa, perpausetan partikulak errrepikatzen direnean, zerrenda edo errepikapen ideia nabarmentzeko; adibidez, "ez du ikasten, ez besteei ikasten uzten";
  • alborakuntza aurkari edo adbersatiboak; adibidez, "alde batetik, ez zen aproposena; bestetik, garestia zen".