Justizia

Justizia moralki zuzena denarekin lotzen da, bereziki gizakien arteko gatazkak eta interes desberdinak dauden egoerei aplikatua. Justiziaz egindakoa zilegizkoa edo bidezkoa dela esaten da. Alde anitzeko kontzeptua da, eta beraz, problematikoa, justiziak barnehartzen dituen alde guzti horiek bateratzea zaila eta batzuetan ezinezkoa denez. Alde batetik, justizia distributiboa bereizi da, aberastasuna gizkien artean nola banatu behar diren ezartzen duena; prozedurazko justiziak, berriz, gizarte egoera batean interes ezberdinak bateratu edo gatazkak konpontzeko prozedura zuzena izan den aztertzen du; bestetik, kaltea sorturik, kaltearen aurreko  egoera berrezartzeko ahalegin gisa uler daiteke justizia; batzuetan, berriz, kaltea ezin denean konpondu, justizia kalte egileari dagokion ordaina exijitzea dela diote beste batzuek.

Aipuak

"Justizia gizarte erakundeen bertute gorena da, egia pentsamendu-sistemen bertutea den bezalaxe. Teoria dotore eta sinplea ukatu egiten da faltsua denean; halaber, legeak eta erakundeak, eraginkorrak eta ongi gobernatuak izanda ere, aldatu egin behar dira bidezkoak ez badira." John Rawls (1921-2002)

Ikus, gainera