Kabotajea

Kabotajea kostaldeko portuetan zehar, kostaldetik aldendu gabe edo haren paraleloan, egiten den nabigazioa da, bereziki salgaiak eta bidaiariak haien artean garraiatzeko. Terminoaren jatorri etimologikoari buruz teoria desberdinak daude; batzuen arabera, "kaput"  batetik bestera (buru edo lurmuturra, latinez) egiten den itsasaldia adieraziko luke; beste batzuen arabera berriz, XV. mendeko Juan Caboto portugaldar itsasgizonaren izenetik dator, zeinak hainbat lurralde esploratu zituen kostaldetik gertu nabigatuz.