Kalifikazio-agentziak edo rating-agentziak erakunde ekonomiko batek izan herrialde bateko gobernua izan enpresa, jaulkitzen duen zorraren arriskuaren balorazioa egiten duten enpresa espezializatuak dira. Arrisku horren ebaluazioa erakundearen informazio historikoan zein horren bilakaeraren igurikimenetan oinarriturik egiten da. Kalifikazioa letretan oinarrituriko eskala baten bitartez egiten da, AAA izanik balorazio aldekoena (arrisku txikienekoa) eta D okerrena (arrisku handienekoa). Kalifikazio-agentzia ezagunenak Standard & Poors eta Moody's dira.
Loturiko artikuluak
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…
Plan estrategikoa eta plangintza estrategikoaPlangintza estrategikoa enpresa edo beste erakunde batek epe luzera ezarritako helburuak lortzearren egindako analisia, hartutako erabakiak eta horietan zehazturiko ekintzak dira, inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz eta horretara…
Kostu diferentziala eta mozkin diferentzialaKostu diferentziala eta mozkin diferentziala bi erabakiek dakarten kostuen edo mozkinen arteko aldea edo diferentzia da, erabaki horien artean aukeratzeko erabiltzen dena. Bereziki, kostuen kontabilitatean baliatu beharreko kontzeptua…