Kameralismoa herrialde germanikoetan garatutako pentsamendu-korrontea izan zen, ekonomiaren eta administrazioaren arloan, bereziki XVII. mendetik XIX. mendera, gobernuaren administrazioaren egokiaren beharra nabarmentzen zuena, estatua indartze eta garatze aldera, aldi berean merkantilismoaren printzipioak onartuz . Kameralismoaren ekarpenak eta hotrien praktikak kameralistika izenarekin ere ezagutzen dira. Instituzio administratiboen garapena, bereziki ogasun publikoa eta polizia, bultzatu zuten. Kameralismoak zientzia administratiboaren oinarriak finkatu zituela baiezta daiteke.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…