Kanoi-ganga (kanoi erdiko ganga)
Kanoi erdiko ganga edo kanoi-ganga puntu erdiko (hau da, zirkunferentzia erdiko) arkuaren luzapenaz osaturiko ganga da, hots zuzentzaile moduan zirkulu erdia duena, arkuak euskarri paraleloen gainean jarririk. Ganga mota zaharrena da eta ohikoa da erromanikoan. Kanoi-ganga bi ebakitzen direnean, ertz-ganga izenekoa sortzen da.
Loturiko artikuluak
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Klaustroa (artea)Kristau arkitekturan, klaustroa (latinezko claustrum hitzetik, "toki itxia") eliza eta monastegietan izaten diren ibiltoki estaliak, lekaime, fraide eta beste erlijioso eta pertsonen aterpeko joan-etorria bideratzen duena, eraikineko atal…
Labe-gangaLabe-ganga edo labeko ganga esfera laurdeneko forma duen ganga da. Izena ogi-labearen sabaiaren formarekin duen parekotasunetik dator. Antzinatik erabiltzen den ganga mota da, gehienbat Erdi Arora arte, non…