Kanpokotasunak

Kanpokotasunak edo esternalitateak jarduera edo transakzio ekonomiko batek haietan zuzenean parte hartzen ez duen hirugarren bati etekina (kanpokotasun positiboa) edo galera (kanpokotasun negatiboa) ekartzen dionean sortzen dira. Merkatu-akats mota bat dira. Kanpokotasunen ohiko adibideak dira ingurumen-inpaktuak, lantegi kutsakor batek bere jardunean naturari eta gizarteari kalteak ekartzen dizkienean esaterako. Kanpokotasunak saihesteko irtenbidetzat kalteak jasaten dituen ondasunei buruz jabetza-eskubideak ezartzea da, kalte horiek gutxienez ekonomikoki konpentsatu ahal izateko.