Kantata

Kantata kantatu edo abesteko konposaturiko pieza musikala, instrumentuekin jotzeko bakarrik konposatzen den sonata ez bezala. Halere, ohikoa da kantatan instrumentuak laguntzaile moduan egotea, protagonismo nagusia kantariaren ahotsak duen arren. Kantatak XVII. mendearen hasieran sortu ziren eta barrokoan izan zuten gorenaldia. Kantatak sekularrak izan ziren lehenbizi, baina laster zabaldu ziren kantata sakroak ere; hain zuzen ere, tradizio protestantean kantatak leku nabarmena izan zuen XVII eta XVIII. mendeetan, bereziki Bach-en eskutik.