Kapital arriskua

Kapital arriskua edo kapital arrisku inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak enpresan eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza eta sostengu modukoak. Inbertsioaren epea bukatu dela irizten denean, partaidetza enpresako bazkideei itzultzen zaie gehienetan.