Kapital fiktizioa

Terminologia marxistan, kapital fiktizioa islada fisikoa ez duen kapital finantzarioa da, eta finantza titulu batean agertzen duen irudizko balioaz gainera, balio errealik ez duena. Beraz, kapital fiktizioa osatuko lukete burtsan kotizatzen duten akzioek (ez ordea sozietate batera ekarritako kapitala, kapital fisikoa eskuratzeko erabiltzen dena), zor publikoko tituluek eta finean diru eta banku gordailu gehienek, gehienetan korrespondentzia fisikorik ez dutenek. Marxisten iritziz, kapital fiktizioa espekulazioaren eta burbuila ekonomikoen oinarrian dago.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fictitious capital; gaztelaniaz, capital ficticio.

Erreferentziak