Aktibo finkoa eta aktibo zirkulatzailea

Aktibo finkoa enpresak bere ekoizpen-prozesuan epe luzera, urtebetetik gorako epe bati begira zehatzago, baliatzen dituen aktiboen multzoa da, hala nola makinak, eraikuntzak, ibilgailuak eta lanabesak. Aktibo zirkulatzailea berriz, enpresak ekoizpen prozesuan guztiz kontsumitu edo eraldatu egiten dituen lehengai, material eta produktuek osatzen dute. Egia esan, aktibo finkoa kontsumitu eta xahutu ere egiten da ekoizpenean, baina epe luzera; kapital finkoaren xahutze edo balio galera hori amortizazio ekonomikoaren bitartez jasotzen da kontabilitatean. Egun, finko/zirkulatzaile terminologiaren ordez, ez korronte/korronte terminomak hobesten dira.