Kapital finkoaren kontsumoa

Kapital finkoaren kontsumoa kapital edo aktibo finkoetan jasotzen den balio galera ekonomikoa da. Bereziki, makroekonomian, zehazki nazioko kontuetan, jasotzen den atala da. Beraz, enpresetako kontabilitatean jasotzen den amortizazio ekonomikoaren pareko kontzeptua litzateke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fixed capital consumption; gaztelaniaz, consumo de capital fijo.