Kapital-mugimenduak (kapital fluxuak)

Kapital-mugimenduak edo kapital-fluxuak herrialde batetik bestera gertatzen diren inbertsioak edo aktibo erosketak dira. Ordainketa-balantzako kapital-kontuan nahiz finantza-kontuan jasotzen dira. Herrialde batek erakartzen dituen kapital-mugimenduak bertako hazkunde ekonomikoarekin, efizientziarekin, berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin daude loturik. Dibisa-merkatuetan duten eraginari buruz, kapital-mugimenduak jasotzen dituen herrialde batek bere dibisaren apreziazioa ekarriko du, bere dibisako eskaria handitzen denez inbertsio horien ondorioz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital movements; gaztelaniaz, movimientos de capital.