Kapital finantzarioa

Jatorrian, kapitala latinezko caput hitzetik ("burua") datorren hitza da.  Finantzetan, kapital finantzarioa XVI. mendean erabiltzen hasten den hitza da, zor edo errenta baten hasierako zenbatekoa, printzipala ere deitzen dena, izendatzeko. Orokorrago, pertsona edo erakunde batek metatzen duen diruzko aberastasuna izendatzeko erabili da geroztik, zehatzago kontsumitu edo xahutu ez duen diru-kopurua alegia, aurreztu egiten dena, eta azkenean finantza-merkatuetan eskuratutako akzio, bono, gordailu eta beste aktiboetan inbertitzen dena, maiz banku edo beste finantza-entitateen bitartez, etorkizunean errenta bat eskuratzeko, kapitala aktibo horietan edukitzeagatik etekin moduan. Juridikoki, ordea, kapitala ondare garbia litzateke, eta hartara diruaz gainera higiezinak eta beste ondasunak ere bilduko lituzke.

Nolanahi ere, kapitala funtsezko elementua da kapitalismoan (hain zuzen, hortik eratortzen da kapitalismo izena) eta metatutako diru eta ondasun guztiak bilduko lituzke, horiek produkzio kapitalistan ekoizpen-faktore gisa erabili eta metaketa areagotzeko.

Ikus, gainera