Kapitala handitzea

Kapitala handitzea, kapital-zabalkuntza, kapital-gehikuntza edo kapital-emendatzea ere deitua, enpresaren kapital soziala gehitzea da, bazkideei ekarpen gehigarriak eskainiz. Enpresak autofinantzatzeko duen aukeretako bat da, baliabide propioak gehituz inbertsio berriak burutzeko. Sozietate anonimoetan bi eratara egin daiteke, akzio berriak jaulkiz edo emitituz, bazkide berriei enpresan partaide sartzeko aukera emanez, edo bazkideen esku dauden akzioen balio nominala gehituz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital increase; gaztelaniaz, ampliación de capital.