Kapitalizazio-aldia interes-tasa baten erreferentziazko aldia da, kapital batek interesak sortu ahal izateko ezartzen den epea. Adibidez, %4ko interesa ezartzen bada urteko, kapitalizazio-aldia urtea da. Interes-tasa zehaztu eta aplikatzeko ezinbestekoa da: %2 interesa esanda, zehaztu behar da urteko, hiruhileko edo hileko den, kapitalizazioa plikatu ahal izateko.
Loturiko artikuluak
Kapitalizazio-maiztasunaKapitalizazio-maiztasuna, m letraz adierazi ohi dena, epe finko batean (normalean, urtebetea) interesen sorrera noizero gertatzen den azaltzen duen parametro bat da. Adibidez, kapitalizazio-maiztasuna 4 bada urtebetean, interesak 4…
Gardenki: Kapitalizazio zatikatuaKapitalizazio sinplearen eta konposatuaren formulazio arruntean interesa urtekoa da. Batzuetan ordea, interesa epe txikiagoei buruzkoa da; adibidez, hilabete, hiruhilabete edo seihilabeteei buruz (ikus, kapitalizazio-maiztasuna). Kasu horietan kapitalizazioa zatikatua…