Kapitalizazio sinplearen legea

Kapitalizazio sinplea edo bakuna kapital baten interesak nola kalkulatzen diren ezartzen duen lege finantzario bat da, eta beraz hasierako kapitala bera nola kapitalizatu edo metatzen doan azaltzen duena. Kapitalizazio konposatuan ez bezala, kapitalizazio sinplean aldiro sortzen diren interesak ez dira metatzen hasierako kapitalera, eta beraz sortzen diren interesak beti berdinak dira. Zehazki, kapitalizazio-aldi bakoitzeko interesak honela kalkulatzen dira, i interes sinple edo bakunaren tasa izanik, eta C_0 hasierako kapitala:

    \[I=C_0i\]

Aldi bakoitzaren amaieran interes horiek aurrezlearen eskura jartzen dira, hasierako kapitaletik aparte, eta beraz hurrengo kapitalizazio-aldian interes berdinak sortuko dira. n kapitalizazio-aldi igarota, hau izango bukaeran osatutako C_n kapitala, lortutako interesekin batera:

    \[C_n=C_0+C_0i+C_0i+\ldots+C_0i=C_0+C_0in=C_0(1+ni)\]

Ikus, gainera