Kapitalizatu egiten dela esaten da aktiboak (ondasunak, eskubideak) diru bihurtu eta beraz kapital bihurtzen direnean. Halaber, kapitalizazioa kapitalaren metaketa ere bada; adiera zabalean, partikularrek euren ondarea handitzea eta enpresek euren aktiboak gehitzea. Terminoak erabili anitz ditu ekonomia eta enpresa arloan:
- kapitalizazio sinplearen legea eta kapitalizazio konposatuaren legea;
- burtsako kapitalizazioa, enpresa bateko akzioek burtsan duten balioa, une bateko kotizazioaren arabera;
- adibidez, higiezinen kapitalizazioa, ondasuna higiezina erabiltzeagatik eta baita ere denborarekin horren jabe izateagatik egiten diren diru ekarpenak.