Kapitela (arkitektura)

Arkitekturan, kapitela zutabe, pilare edo pilastra baten gainean jartzen den harlandua da, gehienetan apaindua, arkitrabea eta orokorrean entaulamendua eusten duena. Kapitela ordena klasikoak (doriarra, joniarra, korintoarra, konposatua eta toskanoa) bereizteko funtsezko elementua da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital; gaztelaniaz, capitel.