Karaktere alfanumerikoak

Karaktere alfanumeriko edo alfazenbakikoak lantidar alfabetoko letrek eta digito arabiarrek (0, 1, 2, ..., 9) osatzen duten karaktereen multzoa da. Batzuen arabera, karaktere alfanumerikoen artean puntuazio-ikur eta beste karaktere berezi zenbait ere barneratu beharko lirateke. Bereziki fitxategi-izenak, kodeak eta pasahitzak eratzeko erabiltzen dira.

Karaktere alfanumerikoen artean sor daitezkeen erroreak saihesteko (hala nola, 1 eta I, eta 0 (zero) eta O eta Q letrak), I O eta Q letrak baztertzen dira kode batzuetan.